Gizartea -

Gipuzkoa

Baliteke Irungo jazoeraren egilea zauritutako gaztea bera izatea

Eskuak lotuta, zaurituta eta koma egoeran aurkitu zuten 24 urteko gaztea. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, litekeena da gazteak berak egindako ekintza izatea.

Eskuak lotuta, zaurituta eta koma egoeran aurkitu zuten 24 urteko gaztea. Argazkia: EiTB
Eskuak lotuta, zaurituta eta koma egoeran aurkitu zuten 24 urteko gaztea. Argazkia: EiTB
Ustezko biktimaren ekintza izan daiteke Irungo gertaera

1:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak igande honetan baieztatu duenez, ikerketari esker lortutako "frogei erreparatuta, hipotesi nagusia da" astearte honetan Irunen koma egoeran eta eskuak lotuta aurkitutako gaztea bera "jazoeraren egilea" izatea.

Hala mintzatu da ere Segurtasun Sailak; horren arabera, litekeena da gazteak berak egindako ekintza izatea. Dena dela, ikerketak zabalik jarraitzen du.

GI-636 errepidearen Irungo saihesbidearen alboan dagoen ezponda batean, larri zaurituta, eskuak lotuta eta ahoa estalita, eta koma egoeran aurkitu zuten 24 urteko gaztea joan den asteartean, 10:30ak aldera.

Suhiltzaile talde batek biktima erreskatatu behar izan zuen, sasi eta zuhaixka artean baitzegoen. Donostiako Ospitalera eraman zuten, eta orduan Segurtasun Sailak ez zuen biktimaren inguruko daturik zabaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Delituak albisteak Gizartea bideoak Irun bideoak Albisteak