Gizartea -

Indarkeria matxista

'Zure parranda puta nire suntsipena izan da'

Bortxaketa baten biktimak bere lekukotza eman du ekitaldi batean, indarkeria sexualen biktima guztiei ahotsa jarrita.

Sanferminetako bortxaketaren aurkako elkarretaratze bat. EFE
Sanferminetako bortxaketaren aurkako elkarretaratze bat. EFE
Sanferminetako bortxaketaren aurkako elkarretaratze bat. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(OHARRA 2017/11/08): Indarkeria Matxisten aurkako 7N Plataformak argitu du albiste honetan publikatutako testigantza ez dela “erreala”, “simulazioa” baizik.

EFE agentziak benetakoa balitz bezala zabaldu zuen, eta, ondorioz, hainbat hedabidek ere publikatu zuten, tartean eitb.eus-ek.

Hauxe da publikatutako albistea:

 

Bortxaketa baten biktima izan zen emakume batek publiko egin du ostiral honetan bere lekukotza, indarkeria sexualen biktima guztiei ahotsa jarrita.

“Zure parranda puta nire suntsipena izan da”. Hori izan da bere erasotzaileei eman dien mezua, ostiral arratsaldean Diputatuen Kongresuan izandako ekitaldi batean. “Emakumeen Auzitegia” egin dute bertan, 7N plataformak deituta.

“Nekatuta nago, eta alde egitea erabaki dut. Etxera bidean, beldur barik, baina beldurtuta. Ezagun bat ikusi dudan eserleku batean eseri naiz”. Horrela hasi du kontakizuna.

Aipatutako ezagun horrekin beste hiru gizonek egin zuten bat: “Jakin barik, ni bortxatzea planeatzen ari ziren”, azaldu du emakumeak, “nekatuta beti beldurtuta bizitzeagatik”.

Bat-batean, gizonek kalezulo batean sartu dute, eta emakumeak susmatu izan du gertatuko zena: “izoztu zait gorputza, oihukatu baino ez dut egin nahi. “Azkar bukatu dadila, azkar bukatu dadila”.

Hala ere, “denbora geldirik dago”. Gainera, erasotzaileak iseka egiten ari dira, argazkiak ateratzen, eta bideoak grabatzen. “Haien boterea, nire kondena”.

Erasoa bukatutakoan, telefonoa ostu zioten. “Hotza dut, beroa, dardarka nago, ezin kontrolatu. Eserleku batean etzan naiz, uzkurtuta, eta begiak itxi ditut”, gertatutakoa gertatu ez izana deseatzen.

Jai horietan beste emakume bat bortxatu zuten. Hauxe bere lekukotza:

“Norbaiti kontatu? Ez naute sinetsiko. Eta nori kontatu? Nire errua izan ote? Noski ezetz, nik ez nuen nahi. Zergatik eseri naiz jende haiekin? Ez al ziren nire lagunak? Konfiantza nuen, ez dut ulertzen”, galdegin dio bere buruari.

Hainbat galdera pilatu zaizkio buruan: “Zerbait egin nezakeen [erasoa] saihesteko? Beste leku batera joatea, akaso. Erresistentzia handiagoa erakustea? Ez, ezin nuen, ezin nuen ezta hitz bat ere ahoskatu, arnasten saiatzen ari nintzen”.

“Etxera heldu nahi dut, nire burua garbitzeko. Nazka. Ez al du inork ikusi? Beldur naiz, ez ote ditudan topatuko etxeko atarian. Baina hau guztia benetakoa izatea, hori da nire benetako beldurra”.

Haurdun geratu izana, horra hor beste beldurra, edo gaixotasunen batekin kutsatu izana. “Hau ez didate eskolan irakatsi, inork ez dit nola erantzun irakatsi. Laguntza, laguntza behar dut, mesedez”.

Erasoa salatu edo ez salatu, horixe da orain zalantza. “Izan ere, frogak beharko dituzte. Baina zer froga? Bizitza suntsitu naute, hori froga onena”.

Eta amari kontatu? “Gizajoa, negar egingo du, eta ez du jakingo zer egin. Ezin diot hori egin amari. Baina nora joango naiz? Demontre, hori jakitea gustatuko litzaidake!”.

Azkenean, polizia-etxera joatea erabaki du, baina errefusatu egin du bertan gizon batek artatzea. “Ez dut gizon bakar bat ere ikusi nahi; ospitalera joan nahi dut, baina ez dakit zer egingo didaten han. Zikin sentitzen naiz, garbitu nahi dut”.

Kongresuko ekitaldian, Emakume Auzitegiak “epaitu” eta “kondenatu” egin du Estatua, indarkeria matxista kasuengatik.

Ekitaldian indarkeria matxistaren beste hainbat biktima izan dira, hala nola Juana Rivas.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Indarkeria matxista gaur Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Albisteak