Gizartea -
Elkarretaratzea
Irunek gaitzetsi egin du koman topatu zuten emakumearen aurkako erasoa
1.500 pertsonak baino gehiagok elkarretaratzea egin dute erasoa arbuiatzeko eta biktimari babesa agertzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
1.500 pertsonak baino gehiagok elkarretaratzea egin dute Irunen (Gipuzkoa), herriko emakume gazte batek jasandako erasoa gaitzesteko. Biktima koma egoeran topatu zuten asteartean, errepide baten ondoan, ahoa estalita eta eskuak lotuta. Gaztea hobera egiten ari da ospitalean, eta dagoeneko berreskuratu du konortea.
Elkarretaratzea Udalak deitu du, eta, berta, Jose Antonio Santano alkatea, udal talde guztietako zinegotziak eta beste hainbat kargudun publiko izan dira.
"Irun indarkeria matxistaren aurka" leloa hartuta, 1.500dik gora auzokide izan dira, isilik, gaitzespena agertzeko.
Argazkia: EiTB