Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat aurkitu dute Irungo ezponda batean, lotuta eta koma egoeran

Biktima, 24 urteko gipuzkoar bat, koma egoeran eraman dute Donostia Ospitalera. Ez dute bere identitateari buruzko daturik zabaldu.

Emakumea topatu duten lekua. Argazkia: EiTB
Emakumea topatu duten lekua. Argazkia: EiTB
Emakumea topatu duten lekua. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita lau urteko emakume gipuzkoar bat topatu dute Irungo saihesbidearen alboan dagoen ezponda batean, larri zaurituta, eskuak lotuta eta ahoa estalita, eta koma egoeran eraman dute Donostia Ospitalera.

Segurtasun sailak aditzera eman duenez, 10:30etan aurkitu dute emakumea, GI-636 errepidearen aldamenean dagoen ezponda estaltzen duen landaredi eremu batean, Gipuzkoako hiriko saihesbidean. Ez dute biktimaren identitateari buruzko daturik zabaldu.

Suhiltzaile talde batek biktima erreskatatu du. Sasi eta zuhaixka artean, suhiltzaileek zail izan dute sartzea.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakizunak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Irun argazkiak