Gizartea -

EKIMEN SOLIDARIOA

Basaurik hozkailu solidarioa ipini du

Proiektuak arrakasta izan du aurretik beste herrietan, Galdakaon esaterako, eta helburuak elikagaien xahutzea ekidin eta pobreziaren estigma apurtzea dira.

Hozkailuak nahi duenak elikagaiak uzteko eta hartzeko aukera emango du.
Hozkailuak nahi duenak elikagaiak uzteko eta hartzeko aukera emango du.
Hozkailuak nahi duenak elikagaiak uzteko eta hartzeko aukera emango du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko Udalak eta Gurutze Gorriak hozkailu solidarioa ekimena abiatu dute elikagaiak xahutzea saihesteko. Hozkailu bat izango da kalean, nahi duenak elikagaiak uzteko eta hartzeko aukera izan dezan.

Proiektuaren bultzatzaileek diotenez, helburua “pobreziaren estigma” apurtzea da, “baztertuentzat zerbait egitea baztertzailea” delako. Beraz, nahi duen orok erabili ahalko du hozkailua, bere egoera ekonomikoa zein den gorabehera.

Hozkailua eguneko 24 orduetan egongo da erabilgarri, Leon kaleko 3. zenbakian, eta Basauriko bizilagunek elikagai kozinatuak utzi ahalko dituzte bertan, noiz eta zein osagairekin egin diren jarriz gero. Gero, edozein oinezkok askatasun osoz har ditzake behar dituenak.

Ekimen honek arrakasta handia izan du aurretik beste herri batzuetan, Galdakaon esaterako, eta bertako boluntarioek proiektua Basaurin jartzen lagundu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko bideoak Bizkaiko albisteak EAE albisteak Gurutze Gorria Gizartea bideoak Albisteak