Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Txorierriko sarbidea ia 10 orduz itxita egon da Derion, istripu batengatik

Kamioi bat irauli egin da, 08:30 aldera, eta ibilgailuaren zama BI-631 errepidera erori da, Erandiorako noranzkoan. Gidaria arin zauritu da.

Txorierriko igarobiderako sarbidean izan da istripua, Derion. Argazkia: EiTB.
Txorierriko igarobiderako sarbidean izan da istripua, Derion. Argazkia: EiTB.
Kamioi bat irauli da eta zama galdu du Derion

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txorierriko igarobiderako sarbidea bederatzi ordu baino gehiagoz itxita egon da, Derio parean (Bizkaia), goizean goiz izandako istripu baten ondorioz.

Ezbeharra 08:30 inguruan gertatu da, BI-631 errepidean, Asuarako noranzkoan, Erandiorako bidean, Santo Domingon. Kamioi bat irauli egin da, eta zama errepidera erori da, Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dionez. Kamioiaren gidaria arin zauritu da.

Larrialdi zerbitzuak arratsaldeko 18:00ak arte aritu dira lanean. Une horretan ireki dute berriro errepidea eta egoera bere onera bueltatu da.

 

ISTRIPUA IKER SALGADO TWITTER DERIO

Argazkia: Iker Salgado (@ikersalgadoser1).

 

Argazkia: @BomberosBizkaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Getxo albisteak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea bideoak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Eguneko albisteak Derio albisteak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak N-637 errepideko zirkulazioaren egoera