Gizartea -

Osakidetzaren datuak

Emakumeen % 86k bularreko minbizia gainditzen dute Euskadin

Urtero 1.450 kasu berri detektatzen dituzte Euskadin. Patologia hau urteko % 1,5 igo da 2000-2015 denboraldian.

Jon Darpon Osasun sailburua eta Maite Peña Gizarte Politiken diputatua. EFE
Jon Darpon eta Maite Peña
Bularreko minbizia gora doa, baina heriotzak behera

1:40

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bularreko minbizia gainditzen duten gaixoak % 83,4 izatetik 2000-2004 denboraldian % 86 izatera pasatu dira 2010 eta 2012 urteen artean, Euskadin. Igoera "bereziki esanguratsua" izan da 50 eta 69 urte arteko emakumeetan, Osakidetzaren Detektatze Programan arabera, gehien eragiten duen tartean.

Jon Darpon Osasun sailburuak eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko minbiziaren erregistroan jasotako datuak. Katxalin bularreko minbiziak eragiten dien emakumeen elkarteak antolatutako prentsaurrekoan egin du agerraldia. Datorren ostegunean izango da gaixotasun honen eguna.

Urtero 1.450 kasu berri atzematen dituzte Euskadin, Maria Jesus Michelena medikuak azaldu duenez. Minbizi mota honi buruzko Osakidetzaren azken txostenak dio patologia 2000-2015 denboraldian % 1,5 igo dela urtean.

Igoera hau "ez da deigarria", herrialde garatuetako bularreko minbiziari buruzko txostenekin bat datorrelako, eta garatzeko bidean daudenetan askoz ere handiagoa delako, adierazi du Michelenak.

Joera honen atzean honako arrazoi hauek daudela nabarmendu du: herritarren zahartzea, bizitza-estiloa, obesitatea, jarduera fisikoa ez egitea eta faktore hereditarioak.

Darponek bularreko minbiziari buruzko hitzaldian nabarmendu duenez, 22 urtetan 2,3 gonbidapen eta 1,8 milioi mamografia egin dituzte, eta 8.648 bularreko minbizi detektatzea ahalbidetu die horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Minbizia albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa