Gizartea -
Zirkulazioa
A-8a normaltasunera itzuli da Erandion izandako istripuaren ostean
Ezbeharra Erandioko N-637 errepideko 11. kilometroan gertatu da, eta, ondorioz, eskuinaldeko erreia itxi behar izan dute. Bi pertsona zauritu dira.
EITB.EUS
Hiru autoren arteko istripua izan da Erandion (Bizkaia), astelehen goizean, Bilborako noranzkoan, eta, ondorioz, auto-ilara handiak sortu dira A-8an, baina ordu batzuk geroago egoera normaltasunera itzuli da. Bi lagun zauritu dira, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez.
Ezbeharra 07:35ean jazo da, N-637 errepideko 11. kilometroan, Bilborako bidean, Txorierriko igarobidea hartzeko irteerara iritsi baino lehen.
Auto-ilarek eragin handia izan dute Arrontegiko zubian, bi noranzkoetan, eta A-8an, Barakaldo parean.