Gizartea -

Nafarroako ikastolen jaia

Nafarroako ikastolen aldeko festa Lesakan, 'Bikin bat in' lelopean

1988an bezala, Tantirumairu Ikastola arduratu da festa antolatzeaz. 3,5 kilometroko ibilbidea prestatu du, eta lau gune ditu, adin guztietarako jarduerekin.

Nafarroa Oinezen irekiera ekitaldia, Lesakan. Argazkia: EiTB.
Nafarroa Oinezen irekiera ekitaldia, Lesakan. Argazkia: EiTB.
Nafarroa Oinezen irekiera ekitaldia, Lesakan. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lesaka milaka euskaltzaileri ongietorria emateko prest dago igande honetan, Nafarroa Oinez 2017 ospatzeko. Tantirumairu Ikastola arduratu da, aurten, Nafarroako ikastolen jaia antolatzeaz; 1988an ere hala egin zuen, eta, orain, bildutako diruarekin eraikin berria egin ahal izatea espero dute. Duela ia 30 urte egindako jaiari esker, egun dagoena berritu zuten; baina ia 100 ikasle daude Tantirumairun eta, hortaz, instalazio handiagoak behar dituzte. 1974an ireki zuten eskola-zentroa, zazpi ikaslerekin.

Nafarroa Oinezeko antolatzaileek 3,5 kilometroko ibilbide "erraza eta atsegina" prestatu dute; lau gune ditu, adin guztietarako jarduerekin: Arratzubi gunean txikienak izango dira protagonistak; Bertizenean, aldiz, gaztetxoak; Biurgarai eta Uhartea dira beste biak. Guneak Lesakako industria-eremuan eta baserri auzo batean kokatu dituzte, eta horrek "herria zer eta nolakoa den" islatuko du, antolatzaileen esanetan.

LESAKA TANTIRUMAIRU IKASTOLA NAFARROA OINEZ

LESAKA TANTIRUMAIRU IKASTOLA NAFARROA OINEZ

Tantirumairu ikastola handitzeko izango da gaur bildutako dirua. Argazkia: EiTB.

Foru Erkidegoko ikastolen jaiak dakartzan berritasunen artean, nabarmentzekoa da pertsona zeliakoentzako janaria eskainiko dutela, lehenengoz, eta, halaber, edukiontzi bereziak egongo direla eskuragarri zigarro-puntak botatzeko.

10:00etan hasiko da Nafarroa Oinez. Bisitariek garraio publikoaren aldeko apustua egitea nahi dute antolatzaileek, eta, hori dela eta, herriaren kanpoaldean eta inguruko herrietan jarriko dituzte aparkalekuak. Autobusak hartu ahalko dituzte aparkaleku horietan, Lesakara erraz joan ahal izateko.

Festak N 212 A, NA 4000 eta NA 4001 errepideetan izango du eragina, egun osoan. Foruzaingoak ohartarazi du gune korapilatsua dela zirkulaziorako, bide-azpiegituragatik, eta, ondorioz, inbutu-efektua sor liteke; hortaz, Leitzarango autobia erabiltzea, Sunbillako tuneletan arreta handiz gidatzea, eta agenteek eta bide-seinaleek diotenari kasu egitea aholkatu dute.

Iseo & Dodosound, Xutik eta Bad Sound System, kontzertuetan

Nafarroa Oinezen beti gertatun ohi den bezala, musika izango da protagonista festan. Lesakan izango diren artista eta taldeen zerrenda luzea eta interesgarria da: Iseo & Dodosound bikotea, Xutik, Bad Sound System, Oihan Vega, Oreka TX, Petti?

Lauki honetan dago zehaztuta zein kontzertu egongo diren Nafarroa Oinezen:

NAFARROA oinez 2017 egitaraua

NAFARROA oinez 2017 egitaraua

HIRU3 ere egongo da bertan

HIRU3k gune bat atonduko du Lesakako Nafarroa Oinezen, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte gaztetxoenen gozagarri. Zehazki, Arratzubi izeneko 1 gunean, Gorritxo galtzagorria umeak agurtzen egongo da. Gainera, Gorritxorekin zein "3txulo" saioko pertsonaien irudiarekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango dute txikiek. Bestalde, 13:00etan, HIRU3 kanta dantza! ekitaldia eskainiko dute 2kendi eta 4roba 3TXULO saioko 2ttor eta 4raren lagunek.

Horrez gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren ahalko dira jaian bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta Hiru3ko bazkide izateagatik hainbat edukiko dituzte.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Nafarroa Oinez festan ateratako argazkiak HIRU3 webgunean jarriko dituzte ikusgai.

EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskararen eta hezkuntzaren aldeko jaien berri emango du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Nafarroa gaur Nafarroa Oinez Kultura Gaurko azken ordukoa