Gizartea -

Trafikoa

AP-15a zabalik Andoainen, ia lau orduz itxita egon ostean

Kamioi bati hormigoizko xaflak erori zaizkio galtzadara, eta, bidea garbitu bitartean, itxita egon da errepidea Irungo noranzkoan.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi bati zamaren zati bat jausi zaio gaur AP-15 autobidean, Andoain (Gipuzkoa) parean, Irungo noranzkoan, eta autobidea ia lau orduz itxi behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 10:00ak aldera zabaldu dute berriro.

Ezbeharra 06:30ean jazo da, autobideko 159. kilometroan. Oraindik argitu ez dituzten arrazoiak tarteko, kamioiak hormigoizko xafletako batzuk galdu ditu, eta errepidean barreiatuta geratu dira.

Zama bidetik kendu eta galtzada garbitu duten artean, errepidea itxita egon da, ia lau orduz, eta N-1 errepidetik bideratu dute trafikoa.

10:00ak aldera zabaldu dute berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Andoain argazkiak Gaurko azken ordukoa