Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu dute Basauriko jaietan
Gainera, beste emakume bati ukipenak egin dizkiote. Udalk gaitzespen elkarretaratzea deitu du astearte honetarako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakume bat bortxatu dute eta beste bati ukipenak egin dizkiote asteburu honetan Basauriko jaietan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Eraso horien aurrean, Udalak "arbuio sakonena" adierazi du.
Talde politiko guztiek sinatutako adierazpen batean, Udalak "konpromisoa" hartu du "indarkeria matxistaren aurka borroka egiteko".
EAJk, PSEk, Basauri Baik, EH Bilduk, PPk, talderik gabeko zinegotziak, Berdintasun Batzordeak eta Herriko Taldeak jai batzordeak egin dute bat adierazpenarekin.
Gainera, udalak elkarretaratzea deitu du astearte honetarako, 19:00eetan, San Pedro elizan, erasoak gaitzesteko.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.