Gizartea -
Gertakizuna
81 urteko emakume bat hil da Usurbilen, tren batek harrapatuta
Emakumezkoa Bizkarreko tunelean harrapatu du Donostiarako noranzkoan zihoen Euskotren batek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Laurogeita bat urteko emakume bat hil da gaur Usurbilen (Gipuzkoa), Euskotreneko tren batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 14:00etan jazo da, eta andrea Bizkarreko tunelean harrapatu du Donostiarako noranzkoan zihoen tren batek.
Tren zerbitzua etenda egon da gorpua eraman duten arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea