Gizartea -

Garraio publikoa

Donostialdeko Metroaren lanak azaroaren lehen astean hasiko dituzte

Lugaritz eta Kontxa arteko zatiak 2,1 kilometroko luzera eta 38 milioi euroko aurrekontua izango du.

Tapia, Goia eta Olano, Easoko geltokian ireki duten informazio bulegoaren inaugurazioan. EFE
Tapia, Goia eta Olano, Easoko geltokian ireki duten informazio bulegoaren inaugurazioan. EFE
Tapia, Goia eta Olano, Easoko geltokian ireki duten informazio bulegoaren inaugurazioan. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren lehenengo astean hasiko dituzte Donostialdeko Metroaren lehen faseko lanak, Lugaritz eta Kontxa artean, makinaria sartzeko erabiliko dituzten sarbideen irekiarekin. Lugaritz eta Kontxa arteko zatiak —2,1 kilometroko luzera— 38 milioi euroko aurrekontua izango du, eta tartean geltoki bat eraikiko dute Benta Berrin 21 metroko sakoneran. Proiektua 2022an amaitzea espero dute.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailburuak egin du iragarpena Easoko geltokian jarri duten informazio gunearen inaugurazio ekitaldian. Donostiako bizilagunen zalantzak eta kezkak argitzeko ireki dute aipaturiko bulegoa.

Tapiaz gain, bulegoaren inaugurazio ekitaldian izan dira Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Eneko Goia Donostiako alkatea. Tapiaren esanetan, eragozpen nagusiak sarbideak egingo dituzten tokietan sortuko dira; izan ere, lanen gainerako zatia lur azpian egingo da.

Ildo horretan, Tapiak adierazi duenez, lanak bereziki Antigua auzoan sumatuko dira: Zarauzko etorbidean, Matia bukaeran dagoen Bentaberriko plazan eta Aizkorri kalean.

Lanen bigarren zatia —Kontxa eta Easo lotuko dituen— martxoan hasiko dira eraikitzen, eta Donostialdeko Metroari lotutako obra guztia 2022an amaituko dela azaldu du Tapiak. Guztira, 180 milioi euroko aurrekontua izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea albisteak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Euskotren azken ordukoa Donostia Topoa