Gizartea -
Zirkulazioa
Auto-ilarak A-8an Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, bi istripurengatik
Istripuak 07:30ean eta 07:45ean gertatu dira, eta lagun bat arin zauritu da horietako batean.
Agentziak | Erredakzioa
A-8an, Bilbo parean, Balmasedarako irteeran, gaur izandako bi zirkulazio-istripuk auto-ilarak sortu dituzte Kantabriarako noranzkoan, Mirafloreseraino, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Lehen istripua 07:30 aldera gertatu da; bi autok elkarren aurka jo dute. Handik gutxira, 07:45 aldera, lau ibilgailuren arteko istripua izan da puntu horretan; ondorioz, auto-ilarak sortu dira, Mirafloreseraino.
Bigarren istripuan, lagun bat arin zauritu da, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea