Gizartea -
Nafarroa
Luzaiden agertutako gorpu bat ikertzen ari da Foruzaingoa
"Gorpuak ez du ageriko indarkeria zantzurik, baina astelehen honetan autopsia egitea falta da", jakinarazi du.
Agentziak | Erredakzioa
Gorpu bat aurkitu dute igande honetan Luzaiden (Nafarroa), N-135etik gertu dagoen ubide batean, eta Foruzaingoa identifikatzen saiatzen ari da.
Ehiztari batzuek 12:33an jakinarazi diote SOS-Nafarroari, eta horrelakoetan ohikoa den protokoloa aktibatu du, herri-segurtasunak, polizia judizialek, polizia zientifikoek, Aurizko suhiltzaileek, eta Luzaideko eta Guardia Zibileko GREIM (Grupos de Rescate e Intervención en Montaña) taldeko kideek parte hartu dute.
Gorpuzkinak sartzea zaila den gune batean daude, eta Nafarroako Medikuntza Legalaren Institutura eramango dituzte. Duela egun batzuk Donejakue bidea egiten ari zen erromes aleman batekin zerikusia ote duen ikertzen ari dira.
"Gorpuak ez du ageriko indarkeria zantzurik, baina astelehen honetan autopsia egitea falta da", jakinarazi du Foruzaingoak.