Gizartea -
Gertakaria
Bilbon bakarrik utzitako umeetako bat haurtxoa zen eta sukarra zuen
Ertzaintzak ostatu bateko gela batean topatu zituen 11, 10 eta urtebeteko hiru haurrak. Emakumea, bere bila ari zirela jakin ondoren, polizia-etxera joan da eta bertan atxilotu dute.
Erredakzioa
Atzo gauean, ustez 11, 10 eta urtebeteko hiru seme-alabak Bilboko ostatu batean bakarrik utzi zituen emakume bat atxilotu zuen Ertzaintzak.
Ume bat haurtxo bat zen eta sukarra handia zuen gizarte zerbitzuek haren ardura hartu zutenean, gertakariak izan diren lekutik gertu dakoen lokal baten jabearen esanetan; nola eramaten zituzten ikusi zuen.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, 34 urteko emakumea polizia-etxera joan zen bere bila ari zirela jakin zuenean. Agenteekin hitz egin ostean, adingabeak abandonatzea egotzita atxilotu zuten.
14:00ak aldera, Bilboko ostatu bateko arduradunak Ertzaintzari deitu zion gela batean hiru adingabe abandonatuta zeudela eta ama bertan ez zegoela jakinarazteko.
Patruila bat bertaratuta, agenteek ama non zegoen galdetu zieten umeei eta ez zekitela erantzun zieten haiek.
Ordu batzuk geroago, agente batzuk bere bila zebiltzala jakin ondoren, umeen ama Ertzain-etxera joan zen, eta bertan atxilotu zuten, adingabeak abandonatu izana egotzita.