Gizartea -

Nobel sariak 2017

'Nobel Sarien astea' urriaren 2an hasiko da

Medikuntzaren edo Fisiologiaren Nobel sariduna izango da iragarriko duten lehena.

Iazko Nobel sariak emateko ekitaldia. Argazkia: EiTB
Iazko Nobel sariak emateko ekitaldia. Argazkia: EiTB
Iazko Nobel sariak emateko ekitaldia. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Nobel Sarien astea' hurrengo astelehenean, urriak 2, hasiko da, Medikuntza edo Fisiologia golardoaren irabazlea jakinarazita.

Hain zuzen ere, hauxe da iragarpenen egutegia:

- Astelehenak, urriak 2: Medikuntza edo Fisiologia

- Asteartea, urriak 3: Fisika

- Asteazkena, urriak 4: Kimika

- Ostirala, urriak 6: Bakea

- Astelehena, urriak 9: Ekonomia

Oraingoz ez dute jakinarazi noiz iragarriko duten Literaturaren Nobel sariduna. Izan ere, Suediako Akademiak egun gutxi lehenago zehaztu ohi du data. Hori bai, ostegunean izan ohi da.

Saria igo egingo da

Bestalde, Nobel Fundazioak iragarri du aurten % 12 handituko duela saria. 2012tik, izoztuta egon da golardoa.

Horrenbestez, aurten 943.784 euro jasoko dituzte irabazleek, baina saria partekatu egin beharko dute, kategoria batean irabazle bat baino gehiago badago.

Abenduaren 10ean emango dituzte

Ohi bezala, Nobel Sariak abenduaren 10ean entregatuko dituzte, hau da, Alfred Nobel hil zen egunaren urteurrenean.

Bakearen Nobel Saria Oslon (Norvegia) emango dute, eta gainerakoak, aldiz, Stockholmen (Suedia).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nobel sariak