Gizartea -
Gertakaria
Bilboko ostatu batean seme-alabak bakarrik uzteagatik atxilotu dute
Ertzaintzak ostatu bateko gela batean topatu zituen 11, 10 eta urtebeteko hiru haurrak. Emakumea, bere bila ari zirela jakin ondoren, polizia-etxera joan da eta bertan atxilotu dute.
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, 34 urteko emakumea polizia-etxera joan zen bere bila ari zirela jakin zuenean. Agenteekin hitz egin ostean, adingabeak abandonatzea egotzita atxilotu zuten.
14:00ak aldera, Bilboko ostatu bateko arduradunak Ertzaintzari deitu zion gela batean hiru adingabe abandonatuta zeudela eta ama bertan ez zegoela jakinarazteko.
Patruila bat bertaratuta, agenteek ama non zegoen galdetu zieten umeei eta ez zekitela erantzun zieten haiek.
Ordu batzuk geroago, agente batzuk bere bila zebiltzala jakin ondoren, umeen ama Ertzain-etxera joan zen, eta bertan atxilotu zuten, adingabeak abandonatu izana egotzita.