Gizartea -

Kilometroak 2017

Hezkuntza-itun baten alde egin du Uriartek, 'ariketa politikoak' baztertuta

Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, hezkuntza-sistemaren oinarriak "berritzea eta modernizatzea" du helburu akordio horrek.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Oñatin. Argazkia: Txantxiku Ikastola
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Oñatin. Argazkia: Txantxiku Ikastola
Gizarteak 'nahi duen eta behar duen' hezkuntza zehaztea eskatu du Uriartek

0:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza arloan akordio bat lotzeko beharra azpimarratu du igande honetan Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Horretarako, sailburuaren hitzetan, eragile guztien parte-hartzea funtsezkoa izango da, eta eztabaida horretan "irakurketa eta ariketa politikoek ez dute lekurik".

Igande honetan Oñatin izandako Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaian egin ditu Uriartek adierazpen horiek. Hain zuzen, milaka lagunek parte hartu dute egunaren lehenengo orduetatik Txantxiku Ikastolak antolatutako ekitaldietan.

Jaiaren irekiera-ekitaldian beste hainbat ordezkari politiko izan dira, hala nola, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidentea Gipuzkoan, Mikel Biain Oñatiko alkatea, Joseba Egibar eta Maria Eugenia Arrizabalaga jeltzaleak, eta EH Bilduko kide diren Rebeka Ubera eta Xabier Olano.

Bere hitzaldian Cristina Uriartek azaldu duenez, hezkuntza-ikasturte berriaren erronka nagusia izango da Eusko Jaurlaritzak sustatutako "hezkuntza-akordioa lortzea, hezkuntza-sistemaren oinarriak berritzeko eta modernizatzeko asmoz".

"Helburua beharrezkoa nahiz ulergarria da: gure seme-alaben heziketa eta datozen urteetan jaioko direnen hezkuntza-sistema gaurkotzea", adierazi du sailburuak, "benetan gure gizarteak nahi duen eta behar duen hezkuntza zehaztea". Horretarako, hezkuntza-eragile guztien "parte-hartzea" aldarrikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Kilometroak Gipuzkoa Politika albisteak Hezkuntza legea berriak Alderdi politikoak berriak Gizartea albisteak Oñati bideoak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza