Gizartea -

Araba

Bi pertsona hil dira Agurainen izandako zirkulazio istripu batean

Bi autok aurrez aurre talka egin dute A-1 errepidean. Antza, ibilgailuetako bat kontrako noranzkoan zihoan.

Istripua izan duen autoetako bat. Argazkia: EiTB.
Istripua izan duen autoetako bat. EiTB.
Aguraingo istripuan hildako lagunak nafarrak dira

1:06

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira, gaur goizean, A-1 errepidean, Agurain parean (Araba), bi autok aurrez aurre jota.  Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailu horietako bat kontrako noranzkoan zihoan. Kolpearen ondorioz, tokian bertan hil dira bi gidariak.

Lakuntzako eta Iruñeko bi gizonezko dira hildakoak, 38 eta 30 urtekoak, hurrenez hurren.

05:15ean izan da ezbeharra, Gasteizko noranzkoan. Elkarren kontra jo duten autoetan pertsona bana zihoan.

Suhiltzaileak eta Ertzaintza joan dira istripuaren tokira, eta harik eta ibilgailuak erretiratu arte, errei bat itxi egin dute. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Araba EAE Gizartea albisteak Trafikoko telefonoak Agurain bideoak Gaurko azken orduko albistea Arabako Lautadako kuadrilla