Gizartea -
Osasuna
Bizkaiko lau hondartzatan ez bainatzea gomendatu du Osasun Sailak
Gehiegizko kutsadura fekala atzeman dute uretan. Hondartza hauetan gertatu da: Areeta, Ereaga, Amintza eta Ea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Bizkaiko lau hondartzan ez bainatzea aholkatu du, gehiegizko kutsadura fekala atzeman baitute. Hain zuzen ere, Areetan, Ereagan, Ean eta Armintzekoladen gomendatu dute ez bainatzeea, Getxo, Ea eta Armintza herrietan.
Osasun Sailak ohar batean azaldu duenez, asteburuan egindako euriteak izan daitezke kutsaduraren kausa.
"Uren kalitateetan aldaketak ematea bainu denboraldi guztietan gertatu ohi da, eta ez dira ezohikoak; askotan euriteen ondorio da", gaineratu du, eta Euskadiko uretan ezarritako behaketak Europar Batasunak agindutakoak direla zehaztu du.
Jaurlaritzak ostegun honetan bertan egingo du beste azterketa bat, eta asteon jakinaraziko ditu emaitzak. Bien bitartean, ez bainatzea komeni da.