Gizartea -
GIPUZKOA
Etxeko langile bat atxilotu dute Zestoan, milaka euro lapurtzea egotzita
Emakumeak egindakoa aitortu du, eta epailearen esku utzi dute jada, Poliziaren izapideak amaitutakoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Etxeko langile bat atxilotu dute Zestoan, lan egiten zuen etxetik hainbat mila euro lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotutako pertsona 29 urteko emakumea da.
Etxebizitzaren jabeek Ertzaintzaren aurrean salatu zutenez, etxean dirua falta zitzaiela antzeman zuten, eta ez zuten indarkeriazko lapurretarik izan. Hori dela eta, etxerako sarbidea duen norbait izan zitekeela susmatu zuten; adineko pertsona bat zaintzeaz gain, etxeko lanak egiten zituen langilea, hain zuzen.
Ertzainak aipaturiko etxebizitzara joan ziren astelehenean, eta emakumeak egindakoa aitortu zuen. Halaber, ostutako diruaren zati bat itzuli zuen. Ikerketaren arabera, hainbat mila euro ostu ditu.
Poliziaren izapideak amaituta, epailearen esku utzi dute.