Gizartea -

Erradiazio eztanda

Azken hamarkadako Eguzki ekaitz handiena, iruditan

Sheffieldeko Unibertsitateak bideoa erradiazio eztandaren bideoa grabatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken 12 urteetan izandako Eguzki ekaitz handiena zehaztasun handiz atzeman du Sheffieldeko Unibertsitateak.

Erradiazio eztanda ezustean jazo zen irailaren 6an, baina ez zen kaltegarria izan gizakientzat, Lur planetaren atmosferari esker.

Sugarrak X kategoriakoak izan dira (kategoria handiena), eta 48 orduz behatu izan dituzte. Grabazioa bideoan publikatu dute.

Eguzki sugar handiek mila milioi hidrogeno bonbak adina energia dute, eta 2.000 kilometro segundoko abiaduran mugi daitezke.

Fenomeno horien ondorioz, gerta daiteke sateliteen eta GPS seinaleen funtzionamendua ezohikoa izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Zientzia albisteak Gehien ikusitako bideoak Zientziaren hedapena zuzenean