Gizartea -

Hondarribiko Alardea

Ertzaintzaren babes gabe eta plastiko beltz artean desfilatu du Jaizkibelek

Aurten ere, alarde baztertzailearen aldekoen protesten artean egin behar izan du Kale Nagusiko bidea alarde parekideak.

Alarde parekideak Hondarribiko kaleak zeharkatu ditu

2:53

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaizkibel konpainiak Ertzaintzaren babesik gabe egin du aurten Hondarribiko Kale Nagusiko bidea, lehen aldiz. Alarde parekidearen kontra daudenen plastiko beltzak, ordea, han izan dira, aurreko urteetan bezala.

Egun handia dute gaur Hondarribian, eta, urtero legez, bi alarde izan dira herriko kaleetan barrena: alarde parekidea (Jaizkibel konpainiarena, desfilean emakumezko soldaduak ere badituena) eta Betiko Alardea (alarde baztertzailea, gizonezko soldaduak bakarrik dituena). Jaizkibel 08:00etan abiatu da Alamedatik, eta 08:55ean abiatuko da betiko alardea, Gernikako arbolatik.

Aurtengoa alarde berezia zuen Jaizkibelek: batetik, konpainiak 20 urte bete ditu, eta, bestetik, Ertzaintzaren babesik gabe egin du lehen aldiz Kale Nagusiko ibilbidea. 2013tik, polizia autonomikoa arduratu da tentsioz betetako gune hori zaintzeaz, baina aurten ibilbidearen zati hori agenteen babesik gabe egin beharko zutela jakinarazi zieten.

Erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkari ugari izan dira Jaizkibel babesten, besteak beste, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Julia Fernandez Arartekoaren ondokoa, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea eta Podemoseko eta Ezker Anitzako kideak.

 

 

 

 

Alarde parekidearen kontrakoak, neska gazte ugari tartean, Kale Nagusiaren bi aldeetan jarri dira plastiko beltzekin eta betiko alardearen aldeko mezuekin. Txaloak eta animo oihuak ere entzun dira.

 

 

Konpainia arduratuta zegoen Ertzaintzak Kale Nagusian ez zuelako babestuko. "500 hondarribiarren segurtasuna ezin da apustu pertsonal baten menpe egon", salatu zuten atzo, eta agenteak jartzeko eskatu zioten Ertzaintzari.

Alarde baztertzaileak normaltasunez desfilatu du, txalo artean eta plastiko beltzik gabe.

 

Betiko Alardeak Hondarribiko kaleak zeharkatu ditu
Betiko Alardeak Hondarribiko kaleak zeharkatu ditu
Betiko Alardeak Hondarribiko kaleak zeharkatu ditu

3:05

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Emakunde argazkiak Hondarribia bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa