Gizartea -
Osasuna
Egunean 4 kafe edateak murriztu egiten du heriotza goiztiarraren arriskua
Nafarroako Adela Navarro kardiologoak egin du ikerketa, 10 urtez 19.896 pertsona aztertuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Adela Navarro Nafarroako Ospitaleko kardiologoak ondorioztatu du egunean lau kafe edateak murriztu egiten duela heriotza goiztiarra izateko arriskua.
Nafarroako Unibertsitatearen SUN proiektuaren baitan egindako ikerketak erakutsi duenez, kafearen kontsumoa estu lotuta dago pertsona osasuntsuek heriotza goiztiarra izateko duten arrisku txikiagoarekin.
Ikerketak 10 urte iraun du, eta 25 eta 60 urte arteko 19.896 pertsonaren ohiturak eta osasun egoerak aztertuz egin dute.
Horrela ondorioztatu ahal izan dutenez, "egunean lau kafe (50 cc, esnea gehitu edo ez) edateak % 64 murrizten du heriotza arriskua, kaferik edaten ez dutenekin alderatuta".
Ikerketa egin duten bitartean adituek atzeman dutenez, heriotza goiztiarra izateko arriskua % 22 murrizten da egunean ohi baino bi kafe gehiago edanda.
Portzentajea % 30ekoa da 45 urtetik gorakoen artean.
Navarroren ustez, kafearen "babes efektua"k polifenoletan izan lezake jatorria.