Gizartea -

Donostian, egun batzuez

Intxaurrondo eta Bidebietako igerilekuak itxita, bakterio batengatik

Gutxienez astebetez izango dira itxita, desinfekzio-lanak egiteko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakterio bat agertu denez, Donostiako Udalak gutxienez astebetez izango ditu itxita Intxaurrondo eta Bidebietako igerilekuak, xede izanik desinfekzio-lanak egitea.

Agiri batean, Donostia Kirola Kiroletako Udal Patronatuak zehaztu du 'ohiz kanpoko parametroak' detektatu dituztela uretan, Pseudomonas aeruginosa bakterioagatik, azken egunotan egindako neurketetan. Ondorioz, bi kirol-instalazioetako basoak era espezifiko batean landuko dituzte.

Adierazi duenez, aurreko astean kloroarekin landu zuten igerilekuen ura; 'bakterioak bertan jarraitzeak behartzen du desinfekzio sakon hau egitera' instalazioetan. Itxiera ez da gainerako kirol-instalazioetan gauzatuko (hainbat kirol egiteko pistak daude).

Segurtasuna, lehentasuna

Martin Ibabe Kiroletako zinegotziak zehaztu duenez, 'lehentasuna erabiltzaileek segurtasuna da; hortaz, erabaki dugu ixtea, osasun publiko inolako arazorik izango ez dela bermatzeko'.

Gutxienez, astebetez izango dira itxita bi igerilekuak; Intxaurrondoko kasuan, barneko basoetan urteroko geldiera teknikoa egiteko aprobetxatuko dute. Berez, aurreikusita zegoen egitea irailaren 18tik 26ra bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea bideoak Eguneko albisteak