Gizartea -

Gastronomia

Araba eta Gipuzkoako bi gaztandegi saritu dituzte Great Taste Awardsen

Ilarduiako La Leze eta Olaberriako Aizpea dira; biak, Artzai Gazta elkarteko kideak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Leze (Ilarduia, Araba) eta Aizpea (Olaberria, Gipuzkoa) gaztandegietako gaztak sarituak izan dira Londresen eman diren 'Great Taste Awards 2017' nazioarte-mailako sarietan.

Lehiaketa honetan irabazleak diren produktuek (mundu osotik heltzen dira parte-hartzaileak) izar bat, bi izar ala hiru izar lor ditzakete. Elikagai bakoitzean adituak diren kideek osatutako epaimahaiak 12.366 jaki aztertu ditu.

Ilarduiako La Lezeko gazta ketuak hiru izar eskuratu ditu, eta, hortaz, munduko 150 elikagairik onenen artean sartu da, sari hauetako antolatzaileen arabera.

Gainera, beste izar bat lortu du azal naturaleko beste gazta batekin, Artzai Gaztak zehaztu duenez; saria lortu duten bi gaztandegiak aipatutako elkarteko kideak dira.

Olaberriko Aizpea gaztandegiak bi izar lortu ditu Natural Idiazabal Euskal Herriko Mendiko bere gaztarekin, eta beste bat gazta ketuarekin.

Azken urteotan, Artzai Gaztako zazpi gaztandegik lortu dituzte dominak Great Taste Awards nazioarteko sarietan.

Aste honetan, 'Oldways Cheese Coalition' nazioarteko Koalizioak kide ofizial bezala onartu du Artzai Gazta, esnearekin egindako gaztaren alde egiteagatik eta iraunkortasunaren eta baserri-ekonomiaren alde duen ereduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia azken ordukoa Gipuzkoako albisteak Araba Gaurko azken ordukoa Idiazabal Gazta azken ordukoa