Gizartea -

istripua

87 urteko emakume bilbotar bat hil da istripu batean, Santanderren

Berarekin batera ibilgailuan zeuden beste bi bidaiarik zauri arinak izan dituzte, eta laugarren bat zauririk gabe atera da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko bizilaguna zen 87 urteko emakume bat hil da gaur arratsaldean trafiko istripu baten ondorioz. Ezbeharra 14:30 aldera gertatu da A-8 errepidean, Samano parean (Santander).

Emakumea beste hiru pertsonarekin batera zihoan Bilborako noranzkoan, ibilgailua errepidetik atera denean. Hasiera batean biktima Castro Urdialesko ospitalera eraman dute, baina ondoren Laredokora lekualdatu dute. Bertan hil da 18:30 ingurua, Gobernu Ordezkaritzak Europa Pressi jakinarazi dionez.

Hildakoarekin batera ibilgailuan zeuden beste bi bidaiarik zauri arinak izan dituzte, eta laugarren bat zauririk gabe atera da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilboko albisteak Gizartea Albisteak A-8 Autobidea