Gizartea -

Errefuxiatuak

Migratzaileentzako 'benetako harrera politika' eskatu dute Iruñean

'Harrera politika iraunkorrak kudeatzeko moduari buruz eztabaida sortzea' zuen xedetzat mobilizazioak.

Manifestazioak Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu. Argazkia: EFE
Manifestazioak Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu. Argazkia: EFE
Manifestazioak Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harrera Aurrera plataformak deituta, manifestazioa egin da gaur goizean Iruñean, eta bertaratu direnek migratzaileentzako "benetako harrera politika" garatzea izan dute aldarri nagusitzat.

Mugak irekitzearen aldeko leloa irakur zitekeen euskaraz eta ingelesez martxa zabaldu duen pankartan: "Mugak eraitsi, ateak ireki. Open the borders, open the doors". Manifestazioa Navarreria kaletik abiatu eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean bukatu da, elkarretaratze batekin.

Euren ibilbidean zehar honako mezu hauek zabaldu dituzte, besteak beste: "Jenderik gabeko etxerik ez, ezta etxerik gabeko jenderik", "Hemen ere harrera egin nahi dugu", "Inor ez da ilegala", "Hesiak eraitsi"edota "Zirkulazio askea da konponbidea".

Natalia Nilo martxaren antolatzaileetako batek esandakoaren arabera, gaurko mobilizazioa hausnarketarako jardunaldi batzuen ostean egin da, eta "harrera politika iraunkorrak kudeatzeko moduari buruz eztabaida sortzea" zeukan xedetzat.

Zentzu horretan, azpimarratu du eztabaida hori gizarte mugimendutik egin behar dela "auzoz auzo, auzokidez auzo".

"Gizarte mugimenduek erantzukizun politikoa dute harreran auzian, eta horregatik uste dugu politika iraunkorrak eraiki ditzakegula migratzaile eta errefuxiatuentzako", baieztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa gaur Nafarroa gaur Gizartea Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan albisteak