Gizartea -
Lan istripua
50 urteko langile bat hil da Azpeitian, lan istripu batean
Gizonezkoa lurrean botata topatu dute haren lankideek. Ezbeharra Glual Energy enpresan gertatu da.
Agentziak | Erredakzioa
50 urteko gizon bat hil da ostiral goiz honetan Azpeitian, Glual Energy enpresan izandako lan istripu batean, Aintzibarrena industria-gunean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
12:50ak aldera izan da lan istripua. Ordu horretan bere lankideek lurrean botata aurkitu dute, eta nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute.
Lekura hurbildu diren medikuak langilea suspertzen ahalegindu dira, baina ez dute lortu eta hilda zegoela baieztatu dute.
Glual Energy enpresak sistema hidraulikoak ekoizten dituen enpresa gipuzkoarra da. Azpeitian hiru lantegi ditu, baina nazioarteko beste herrialdeetan ere hainbat egoitza ditu: AEBn, Txinan, Indian eta Brasilen, besteak beste.