Gizartea -

Erasoa Nafarroan

Bi atxilotu, 3 adingabe marokoarri eraso egiteagatik, bilkura baten ostean

Adingabeek 13 eta 17 urte artean dituzte eta makil handi batekin jipotu zituzten, Kataluniako atentatuak direla eta egindako protesta baten ondoren.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 18 eta 55 urteko bi gizonezko atxilotu ditu hiru adingabe marokoar jipoitzegatik Fiteron, Nafarroan. Gainera, mehatxu eta irain islamofoboak egotzi dizkiete.

Kataluniako atentatuak gaitzesteko herrian egindako elkarretaratze baten ostean gertatu zen erasoa.

Alabaina, orain, Tuterako epaile batek baztertu egin du 13 eta 17 urteko mutil marokoarrek salatutako erasoa islamofoboa dela.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, atxilotutako bi gizonezkoak atzo utzi zituzten aske eta lesio delituengatik ikertuko dituzte, baina ez gorroto delituengatik.

Guardia Zibilak "lesio delituak eta mehatxu eta irain islamofoboak" egiteagatik atxilotu zituela azaldu zuen gertakariaren berri emateko zabaldu zuen oharrean.

Erasoa Fiteroko Udalak Katalunian izandako atentatuak gaitzesteko deitu zuen bilkura isilaren ostean jazo zen.

Biktimek hainbat zauri jasan zituzten: burezurreko traumatismoa, zauri irekiak buruan, gerrialdeko traumatismoa, ubeldurak bularrean eta konorte galera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Nafarroako albisteak Bartzelona bideoak Atentatuak argazkiak Jihadismoa Homofobia mapa Eguneko albisteak Rabat gaur