Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Sostenipe talde feministak Azkoitin sexu-eraso bat izan dela salatu du
Abuztuaren 15ean ustez mutil azkoitiar batek bertako neska adingabe baten aurkako sexu-erasoa egin zuela adierazi du talde feministak. Ertzaintzak ez du horren berririk izan.
Agentziak | Erredakzioa
Sostenipe talde feministak abuztuaren 15ean Azkoitin sexu-eraso bat izan zela salatu du, astelehen honetan, maximatzen.eus webgunean argiratu dutenez. Bestalde, Ertzaintzak ez duela horri buruzko berririk izan jakinarazi du.
Ustez mutil azkoitiar batek bertako neska adingabe baten aurkako sexu-erasoa egin zuela adierazi du Sostenipe talde feministak.
_________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.