Gizartea -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Retortillo tasa turistikoaren aurka, bisitari gutxiago izatea badu helburu

“Erabakia herrialde osoak hartu behar du, baina ezarpen zehatzak udaletxeena behar du izan”, nabarmendu du Turismoko sailburuak.

Alfredo Retortillo Turismo sailburua, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. EiTB
Alfredo Retortillo
Alfredo Retortillo Turismo sailburua, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua Euskadin tasa turistiko bat ezartzea eztabaidatzeko prest agertu da astelehen honetan, baina hori egiteak ez duela helburu ?bisitari gutxiago izatea? izan behar ohartarazi du.

Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, sailburuak honako hitzok esan ditu: ?Tasa jarri den lekuetan ez da turismoa jaitsi. Ezin da turismoaren erregulatzaile bezala hartu, erosteko ahalmen baxuagoa duten pertsonentzako zigor tresna izan. Ezin da disuasio elementutzat hartu?.

?Bisitari gutxiago izateko tasan pentsatzea ez zait sozialki justua iruditzen, oporretara joateko baliabide gutxiago dituztenei eragiten dielako, eta oso ideia txarra dela uste dut?, azpimarratu du.

?Helburua gastuaren araberakoa edota turisten lekua mantentzea duen tasa bat bakarrik ikusten dut?, edota diru hori ?promoziora? zuzentzea.

Halaber, sailburuaren hitzetan, tasa ezin da modu homogeneoan ulertu Euskadin, udalka aplikatu beharko litzateke bakoitzean ?turismoa iristen den mailaren arabera?.

?Erabakia herrialde osoak hartu behar du, baina ezarpen zehatzak udaletxeena izan behar du?, nabarmendu du.

Atentatuek ez dute eraginik izan Euskadiko turismoan

Bestalde, sailburuak esan du Kataluniako atentatuek ez dutela Euskadin erreserba turistikoak bertan behera uztea egin.

Azaldu du atentatuak egiten diren lekuan dutela eragin gehiena: adibidez, ?Parisen turismoa % 20 jaitsi zela diote?.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako azken albisteak Euskadi bideoak Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak