Gizartea -
Nafarroa
Zumarragako bizilagun bat 219 km/h abiaduran harrapatuta AP68an, Ablitasen
Gidariak 32 minutu behar izan zituen 95 km egiteko, batez beste 180 km/h abiadura, eta bi geldialdi egin zituen, bi bidesaritan.
agentziak | erredakzioa
Zumarragako bizilagun bat -28 urte- harrapatu dute Ablitas Nafarroako herriaren parean, AP68an, 219 km/h abiaduran. Foruzainak jakinarazi duenez, bide segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote.
Foruzainaren Bide Segurtasunaren patruila batek geldiarazi zuen gidaria, Imarkoaingo bidesarian, beste gidari batek AP15ean gehiegizko abiaduran zihoala jakinarazi eta gero.
32 minutu behar izan zituen 95 km egiteko, batez beste 180 km/h abiadura, eta bi geldialdi egin zituen, bi bidesaritan txartelarekin ordaintzeko, Foruzainaren esanetan.
Bestalde, itzulera operazioan, foruzainek 3.647 ibilgailuren abiadura aztertu zituen AP68an, eta, horietatik, 499 (% 14) salatuko ditu. Horietako sei 181 km/h baino gehiagoan zihoazen. Guztira, 424 puntu kentzea proposatu dute.