Gizartea -
Ezbeharra mendian
Aretxabaletak azken agurra emango dio gaur Mikel Crespori
19:00etan, herriko parrokian, gaztearen aldeko hileta egingo dute. Hil-kapera Arrasateko beilatokian izango da irekita, 10:00etatik 13:00etara.
eitb.eus
Aretxabaletak, Mikel Crespo mendizalearen jaioterriak, asteazken honetan emango dio azken agurra mendizale gazteari; izan ere, 19:00etan haren aldeko hileta hasiko da, herriko parrokian. Hori baino lehen, 10:00etatik 13:00etara, hil-kapera irekiko dute, Arrasateko beilatokian; mendizalearen gorpua astearte honetako arratsaldean iritsi da bertara, Jacatik.
Bilaketa lanak oinez egiten zituen talde batek aurkitu zuen Mikelen gorpua, Balaitus mendiaren hegoaldean, astelehen arratsaldean, ostiraletik desagertuta egon ostean.
Hilotza ateratzeko lanak zailak izan ziren eta ia bi ordu behar izan zituzten. Altuera handiko eta heltzeko zaila den lekua da, eta agenteek rappel eginez heldu ziren.
Dolua da nagusi Aretxabaletan, Mikel Cresporen heriotza dela eta; izan ere, gaztea oso ezaguna eta maitatua zen bere herrian.