Gizartea -
Shangaiko rankinga
EHU, munduko 500 unibertsitate onenen artean
Euskal Herriko Unibertsitatea 492. postuan dago ‘Shangaiko ranking’ean, munduan gehien ezagutzen den klasifikaziotako batean.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) ‘Shangaiko ranking’eko 492. postuan dago, munduan gehien ezagutzen den klasifikaziotako batean. Duela gutxi eguneratu du Txinako herrialdeko Jiao Tong Unibertsitateak. Bosgarren urtez jarraian lortu du zerrendan egotea.
Munduko Unibertsitateen Ranking Akademikoko 500 unibertsitate onenean artean hamaika espainiar daude, eta Harvard da jaun eta jabe, hamabosgarren urtez jarraian.
Espainiakoen artean, lehenengoa Pompeu Fabra da (239. postua). Geroago honako hauek daude: Bartzelonako Unibertsitatea (261.), Granadakoa (268.), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (302.) eta Madrilgo Autonomoa (303.).
Honako hauek ere badaude: Madrilgo Unibertsitatea (313.), Santiago de Compostelakoa (382.), Valentziako Politeknikoa (448.), Jaume I. (463.), Euskal Herrikoa (492.) eta Valentziakoa (495.).
Klasifikazioak kalitatezko parametroak ditu kontuan, besteak beste, nazioarteko prestigiozko aldizkarietan egindako argitalpenak (arreta berezia jarrita Science eta Nature aldizkarietan) eta ikertzaileen lanetako aipu kopurua.
Eskolak ematen dituenen artean Nobel sariak edota Fields dominak (Matimatiketan) egotea edota haiek bertan ikasi izana ere kontuan izaten dute zerrenda egiteko garaian.