Gizartea -
Karrantzan
Traktore bat jausi eta bi orduz itxi behar izan dute trena Karrantzan
Ibilgailuaren gidaria onik irten da; traktorea 15:00etan kendu dute, Karrantzako Cerca auzoan, eta zerbitzua berriro hasi da.
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotik Santanderrerako FEVEren tren-zerbitzua astelehen honetako 12:50etik 15:00etara eten behar izan dute; izan ere, Karrantzan (Bizkaia) traktore bat jausi da trenbideetara, Cerca auzoan, Segurtasun Sailak Europa Pressi jakitera eman dionez.
Ezbeharrean, traktorearen gidaria onik irten da, baina, ibilgailua trenbidean zegoela kontuan izanik, zerbitzua itxi behar izan dute, arratsaldeko hiruretara arte; ordu horretan kendu dute traktorea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea