Gizartea -

Trafikoa

Amaitu dira auto-ilarak A-8an, Abanton

Bi autok talka egin dute 130. kilometroaren parean, eta sei kilometroko auto-ilarak daude.

Istripua A-8an
Istripua A-8an
Istripua A-8an

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trafikoa bere onera itzuli da A-8 autobidean, Abanto parean (Bizkaia), Kantabriarako noranzkoan. Istripu baten ondorioz, sei kilometroko auto-ilarak izan dira, Ertzaintzaren arabera.

Bi kotxek talka egin dute 130. kilometroaren parean, 09:30ean.

Istripuaren eraginez, sei kilometroko auto-pilaketak sortu dira. Gaur "zubia" den arren, eguraldi ona dela eta, jende asko doa Santander aldera.

Bestalde, gaur goizean beste istripu bat gertatu da Muskizen, Bilborako noranzkoan. Pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Errepidea garbitu dute, eta ez dago pilaketarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa