Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeria leporatuta

Atxilotutako gizonezko batek aurrekari polizialak ditu hainbat deliturengatik. Altsasun eta Burlatan izan dira emakumeen aurkako genero indarkeria delituak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu Altsasun eta Burlatan, emakumeen aurkako genero indarkeria delitua bana leporatuta.

Ostiral arratsaldean Altsasuko etxebizitza batera hurbildu zen Foruzaingoa. Izan ere, bertan bizi den emakumearen bikotekide ohia baimenik gabe sartu zen etxean, ondoren jarritako salaketan azaldu zuenez. Gizonezkoak aurrekari polizialak ditu hainbat deliturengatik.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, bien arteko tirabira baten ostean delitugileak lekutik ihes egin zuen. Alabaina, handik gutxira Altsasuko kale batean atzeman eta atxilotu egin zuten.

Beste alde batetik, Burlatako Udaltzaingoak 57 urteko gizon bat atxilotu eta Foruzaingoaren esku utzi zuen, emakumeen aurkako genero indarkeria delitua leporatuta.

Gizonak emakumea aurpegian eta bularrean jo zuela ikusi zuten lekura hurbildu ziren udaltzainek. Arrazoi horregatik, delitugilea atxilotu eta Foruzaingoaren esku utzi zuten.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Indarkeria matxista gaur Nafarroa gaur Delituak bideoak Gizartea albisteak Burlata albisteak Gaurko azken ordukoa Altsasu