Gizartea -

Indarkeria matxista

22 urteko emakume batek sexu abusuak salatu ditu Gasteizko jaietan

Erasoa abuztuaren 5ean egin zuten, 01:30ean, Posta kalean. Egilea ez dute atxilotu oraindik.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita bi urteko emakume bati sexu abusuak egin dizkiote Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Erasoa abuztuaren 5ean egin zuten, 01:30ean, Posta kalean. Ordu horretan, biktima lagun batekin zihoala, gizon talde bat gerturatu zitzaien. Bat-batean, gizonetako batek ukituak egin zizkion emakumeetako bati, eta horrek aurre egin zion. Ondoren, gizonek alde egin zuten.

Biktimak salaketa aurkeztu du, eta Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, erasotzailea identifikatu eta atxilotzeko. Gainera, Poliziak Fiskaltzara eta epaitegira igorri du salaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko jaiak Tratu txarrak Araba Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea