Gizartea -

Nafarroa

Dolu-eguna igande honetan Garesen, gas-leherketan hildako gazteagatik

Horrez gain, elkarretaratzea egin dute arratsaldean Julian Mena Plazan, hildakoari eta haren senideei elkartasuna adierazteko asmoz.

Azken hildakoaren omenez elkarretaratzea egin dute Garesen. Argazkia: EiTB
Azken hildakoaren omenez elkarretaratzea egin dute Garesen. Argazkia: EiTB
Azken hildakoaren omenez elkarretaratzea egin dute Garesen. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gareseko Udalak dolu-eguna deitu du igande honetarako, joan den igandean etxebizitza batean izandako gas-leherketaren ondorioz hildako gaztearen omenez. Atzo egindako ez-ohiko udal bilkuran adostutako agiriaren arabera, elkarretaratzea egin dute gaur 20:30ean Julian Mena Plazan, hildakoari eta haren senideei elkartasuna adierazteko asmoz.

Joan den igandean Gareseko (Nafarroa) etxebizitza batean izandako gas-leherketaren ondorioz larri zauritutako gaztea atzo hil zen. Nafarroako Erietxean astebete zeraman ospitaleratuta 25 urteko gazteak, oso larri, joan den igandean kalean zegoela, etxebizitza bateko gas-bonbona baten eztandak zauritu ostean.

Foru Gobernuak adierazi zuenez, jazoera gertatu zen unetik garun-heriotza zuen gazteak, baina atzo jakinarazi zuten ofizialki heriotza.

Guztira, 13 pertsona zauritu ziren, baina gehienek egunean bertan jaso zuten senda-agiria. Bi pertsona larri eraman zituzten ospitalera, eta horietako bat atzo zendu zen.

Ikerketa zabalik dago, baina Guardia Zibilak zabaldutako lehen datuen arabera, litekeena da etxebizitzaren jabeak berak eztanda eragin izana, bere buruaz beste egiteko. Butano-bonbona bat ireki eta etxebizitzari su eman ziola uste dute. Gizonezko hori ere leherketan hil egin zen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Suteak gaur Gizartea bideoak Albisteak