Gizartea -
Sutea nafarroan
Faltzesko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute
Ostegun arratsaldean berriro piztu da sua, orain arte erre gabe zegoen gune batean, egunean zehar izan diren tenperatura altuek eta haizeak izan duen norabide aldaketak eraginda.
eitb.eus
Tutera, Tafalla, Lodosa eta Cordovillako suhiltzaileak asteazken arratsaldean Faltzesen (Nafarroa) piztu zen sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute.
Gaur goizean sua kontrolpean hartu dute, baina egunean zehar izan diren tenperatura altuen (40 ºC ingurukoak) eta haizeak izan duen norabide aldaketaren ondorioz, sua biziberritu egin da arratsaldean orain arte erre gabe zegoen gune batean.
Dena dela, su hori piztu den gunea ez da oso handia izan, eta suhiltzaileek kontrolpean hartzea lortu dute.
Suhiltzaileen lau taldek gau osoa emango dute bertan suak berriro indarra har ez dezan lanean.