Gizartea -

Bigarrenez epaituko dute

Ibar auzia, beste epaile baten esku

Aurreko magistratuak zigor arloko epaitegiak utzi ditu, eta zibil arlokoetara igaro da. Lisa Porterrek epaituko du euskal jatorriko gaztea.

Ibar, auzi-saio batean. EFE
Pablo Ibar. EFE
Ibar, auzi-saio batean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lisa Porter epaileak bere gain hartu du Pablo Ibar euskal jatorriko presoaren kontrako auzia. Ibar bigarrenez epaitu behar dute 1994an Floridan (AEB) izandako hilketa hirukoitzagatik. Auzi honek lau epaile izan ditu jada Porter bera ere zenbatuta.

Ibarri heriotza zigorra ezarri zioten 1994an, hiru gazte hil izana egotzita. 2016an, ordea, epaiketa hark berme guztiak izan ez zituela iritzita, zigorra bertan behera utzi, eta epaiketa berriro egitea agindu zuen Floridako Auzitegi Gorenak.

Raaj Singhal epailearen esku geratu zen auzia. Uztailaren 16an, baina, zigor arloko epaitegiak utzi zituen Singhalek, eta zibil arlokoetara igaro zen.

"Auzia Lisa Porter epailearen esku geratu da", jakinarazi du Joe Nascimento Ibarren defentsa abokatuetako batek. Horrek esanetan, epaileak "auzi konplexuak daramatzan unitate batean egin izan du lan".

Floridako Estatuak ekainean jakinarazi zuenez, heriotza zigorra eskatuko du berriro Ibarrentzat.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Pablo Ibar auzia Epaiketak albisteak Gizartea Albisteak