Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Eraso matxisten aurkako seinaleak jarri dituzte Gasteizko lau sarreratan

Seinaleak urte osoan egongo dira Forondako atean, Gardelegin, Brusela hiribidean eta Zabalganan.

Salburuan jarri duten kartela. Argazkia: Gasteizko Udala.
Salburuan jarri duten kartela. Argazkia: Gasteizko Udala.
Salburuan jarri duten kartela. Argazkia: Gasteizko Udala.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak eraso matxisten aurkako seinaleak jarri ditu hiriko lau sarrera nagusietan.

"Vitoria-Gasteiz, eraso matxistarik gabeko hiria" mezua erakusten duten seinaleak jarri dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, eta urte osoan utziko dituzte bertan, Udalak ohar bidez jakinarazi duenez.

Seinaleak hirira errepidez sartzeko lau sarrera nagusietan jarri dituzte: Forondako atea (iparraldea), Gardelegi (hegoaldea), Brusela hiribidea (ekialdea) eta Zabalgana (mendebaldea).

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Indarkeria matxista Espainian Araba Gizartea albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Zabalganari buruzko albisteak Vitoria-Gasteizko kuadrilla albisteak