Gizartea -

Soule auzia

Villar eta haren semea Gorka Soto del Realgo espetxetik irten dira

Santiago Pedraz epaileak 300.000 euroko bermea ezarri zion astelehenean Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente ohiari.

Villar eta bere semea kartzelatik irten diren unea. Argazkia: EFE
Villar eta bere semea kartzelatik irten diren unea. Argazkia: EFE
Villar eta bere semea kartzelatik irten diren unea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente ohiak eta haren seme Gorkak epaileak ezarritako fidantza ordaindu dute, 300.000 euro eta 150.000 euro hurrenez hurren, epaitegietako iturriek jakitera eman dutenez. Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak astelehenean ezarri zien fidantza.

19:00ak aldera irten dira biak Madrilgo Soto del Realgo espetxetik. Kanpoan kazetari ugari egon dira, noiz aterako ziren zain. Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Joan den uztailaren 20an bidali zituen fidantzarik gabeko behin behineko espetxealdira.

Auzitegi Nazionaleko magistratuak atzo ezarri zizkien gaur ordaindutako verme horiek, ez baitu uste ihes egiteko arriskurik dagoenik. Hala, baldintzapeko askatasunean egoteko aukera emango dien fidantza ezartzea erabaki zuen. Espailearen arabera, orain arte hartutako neurriak kontuan hartuta, ez dago akusatuek ikerketa oztopatzeko eta probak ezabatzeko arriskua.

Hala, astean behin beren etxetik gertuen dagoen epaitegietara joan eta epailearen aurretik igaro beharko dute. Era berean, pasaportea eman beharko diote eta ezingo dira Espainiar Estatutik atera. Halaber, eguneko 24 orduetan non dauden jakiteko beharra ezarri die epaileak, eta beren telefono zenbakiak eman beharko dizkiote horretarako.

Uztailaren 18an atxilotu zuten 29 urtez Espainiako Futbol Federazioko presidente izandakoa, eta bi egun geroago epaileak espetxera bidali zuen, ustez, Federazioaren diru publikoa eta pribatua legez kanpo bideratu zuelako.

Halaber, Villarrek hainbat sare erabili zituen 2009tik, eta, "klientelismoa" eginez, auzipetuek senideak kontratatzen zituzten, tartean hornidura kontratuak esleitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola albisteak Espainia Eguneko albisteak