Gizartea -
Donostiako Aste Nagusia
15.000 zapi banatuko dituzte Donostiako Aste Nagusia girotzeko
Zapiak erdiguneko eta Alde Zaharreko saltokietan eskuratu ahalko dira, abuztuaren 8tik aurrera, eta Lurraldebuseko autobusetan, hilaren 12tik aurrera.
Agentziak | Erredakzioa
Bigarren urtez jarraian, zapi zuri-urdina Donostiako Aste Nagusiko protagonistetako bat izango da, 15.000 zapi banatuko baitira herritarren artean. Zapia Iñigo Garvik diseinatu zuen, eta Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak sortutako lehiaketa irabazi zuen.
Zapiak erdiguneko eta Alde Zaharreko saltokietan, Zentro Erdi eta Zaharrean elkarteetan banatuko dituzte abuztuaren 8tik aurrera, eta Lurraldebusen autobusetan, hilaren 12tik aurrera. Aurten, gainera, berrikuntza gisa, Boulevardeko turismo bulegoan ere eskuratu ahal izango da, 5.000 zapi salgai jarriko baitituzte, bakoitza hiru euroren truke.
Zapia Donostiako udako jaien ikur bilakatzeko bidean da. Zuria da, eta punta batean kolore urdina du. Aste Nagusiko ezinbesteko elementu bihurtu da 2016an sortu zenetik. Iaz indar handia hartu zuen Donostia osoan, donostiarren nahiz bisitarien artean.