Gizartea -

Katalunia

Generalitateko Komunikazio burua, ikerketapean, U-1 auzia tarteko

Joaquim Nin Presidentetza idazkari nagusia ere lekuko izatetik ikertua izatera pasatu zen atzo, Guardia Zibilaren aurrean deklaratu ostean.

Jaume Clotet, Guardia Zibilaren komandantziatik irteten. EFE
Jaume Clotet. EFE
Jaume Clotet, Guardia Zibilaren komandantziatik irteten. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 1eko (U-1) erreferendumaren prestaketen harira zabaldutako auzian, Jaume Clotet Kataluniako Gobernuko Komunikazio zuzendaria ikertzeari ekin dio Guardia Zibilak. Hala jakinarazi dio hiru orduz lekuko gisa galdekatu ostean.

Clotet ez ezik, Joan Ignasi Elena Erreferendumaren aldeko Itun Nazionaleko batzorde exekutiboaren koordinatzaile ohia ere deitu dute deklaratzera.

Erreferenduma prestatzeko lanen aurrean Bartzelonako 13. Instrukzio Epaitegiak abiatutako auziaren harira deitu dituzte biak.

Auzia ondo ezagutzen duten iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, Erreferendumaren aldeko Itun Nazionalaren webgunearen eta kudeaketa ekonomikoaren inguruan galdetuko diote Elenari.

Atzo Joaquim Nin Presidentetza idazkari nagusia izan zen Guardia Zibilaren aurrean. Nin lekuko gisa deklaratzen hasi zen, baina delituen zantzuak atzeman zituztela eta, Guardia Zibilak inputatua izatera pasatu zela jakinarazi zion. Jordi Graells Herritarren Harretarako idazkari nagusia ere galdekatu zuen Guardia Zibilak, lekuko gisa.

Puigdemontek babesa agertu die

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak babesa azaldu die deklaratzera deitu dituzten goi-kargudunei:

 

 

"Ideia legitimoak jazartzea gehiegizkoa da, eta akats bat. Demokratak ezin gara isildu. Babes guztia Joaquim Nini, Joan Ignasi Elenari eta Jordi Graellsi", idatzi du Twitterren duen kontuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Pere Aragonès albisteak