Gizartea -

Taldeen arteko Akordioa

Gaur adostuko dute Kongresuan indarkeria matxistaren aurkako Estatu Ituna

200 neurri onartu eta 1.000 milioi euro bideratuko dituzte datozen bost urteetarako, arazo sozial horren aurkako borroka indartzeko helburuarekin.

200 neurri berri dituen akordio bat sinatuko dute Kongresuan

1:28

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko taldeek indarkeria matxistaren aurkako Estatu Ituna itxiko dute gaur, eta, horrela, 200 neurri onartu eta 1.000 milioi euro bideratuko dituzte datozen bost urteetarako, arazo sozial horri aurre egiteko.

Horretarako eratu zuten Kongresuko azpibatzordea gaur eguerdian bilduko da, agiria irakurri eta onartzeko. Lehenik eta behin, "genero indarkeria" kontzeptua (legearen 1. artikulua) errepasatuko dute, itunaren "giltza" baita.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak uztailaren 6ko bileraren ostean iragarri zuten akordioa bultzatu nahi zutela.

Taldeek hainbat gomendio adostu dituzte arlo askotan: prebentzioa, biktimen arreta, adingabeen babesa, eragileak sortzea bultzatu eta errealitate horren inguruko informazioa areagotu.

Besteak beste, tratu txarrak eman dituen aita bati seme-alabek egin diezazkioketen bisitak arautuko dituzte, indarkeria matxista izan den kasuetan.

Horrez gain, salaketarik aurkeztu ez duten emakumeak babestu, lagundu eta identifikatzeko arreta sistema berregituratu egingo dute, beste proposamen baten arabera.

Alderdiek, halaber, erabaki dute ez dela salaketa jartzea beharrezkoa izango, besteak beste, zerbitzu juridikoak, babes neurriak eta aholkularitza jasotzeko.

Tratu txarren biktima izateko, hainbat modu izango dira: legeak aurreikusten dituen edonolako tratu txarrak jasotzen dituzten epaien bidez, indarrean dagoen babes neurri edo neurri hori ezarri duen edozein ebazpen judizialaren bidez, baita fiskalaren, poliziaren, medikuen edo psikologoen txosten baten bidez ere.

Emakumeari laguntzeko sistema aktibatu eta, horrela, babes faltan ez egoteko, babes unitateak eratzea proposatu dute. Horiek herri mailan jardungo dira, behin betiko arreta, berehalako esku-hartzea eta prestazioaren espezializazioan oinarrituak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Tratu txarrak gaur Espainia Gizartea albisteak Eguneko albisteak