Gizartea -
Isuria Zadorra ibaian
Aguraingo araztegiak egindako isurketa bat aztertzen ari da URA agentzia
Sarrerako ponpaketan gertatutako akats batengatik gertatu da isuria. Antza denez, instalazioaren titularrak ez zuen hutsegitea antzeman.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aguraingo araztegitik Zadorra ibaira kontrolatu gabe eta tratatu gabe egindako hondakin-uren isurketa ikertzen ari da URA Uraren Euskal Agentzia.
Isuria atzo gertatu zen, URAren arabera, sarrerako ponpaketan gertatutako akats batengatik. Antza denez, instalazioaren titularrak ez zuen hutsegitea atzeman eta, ondorioz, tratatu gabeko isurketa gertatu zen, aurretik araztegira bideratzeko beharrezko urratsa igaro gabe.
Isurketa atzemandakoan, segurtasun protokoloa aktibatu zuten. Halaber, URAko ikuskaria bertaratu eta laginak hartu zituen.
Gertatutakoa argitzeko ikerketa egin ondoren, kontrolatu gabeko isurketa gehiago ez izateko, ponpaketa eta araztegi azpiegituren kontrola hobetzeko neurriak hartu ala ez erabakiko dute.