Gizartea -
Loiuko aireportua
Lufthansak hegaldi gehiago eskainiko ditu Loiu eta Munich artean
Horrez gain, azaroa eta martxoa bitartean, Frankfurterako 14 hegaldi gehiago izango dira astean.
Agentziak | Erredakzioa
Lufthansa hegazkin konpainia alemaniarrak jakinarazi du urriaren 29tik aurrera egunean zortzi aldiz lotuko dituela Loiuko aireportua eta Munich. Orain arte, sei hegaldi eskaintzen zituen egunean.
Era berean, 2017ko azaroa eta 2018ko martxoa bitartean, 14 hegaldi gehiago eskainiko ditu Frankfurt-Bilbo ibilbidean, nazioarteko loturak hobetzeko asmoz.
Aipatu hegaldietarako txartelak eskuragarri daude jada bidaia-agentzietan eta Lufthansaren webgunean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea